Aupa Euskadi_EUS

AUPA 2017ko ekainaren 23an sortu zen Facebook talde gisan, Lan Autonomoaren Premiazko Erreformen Legeak eragindako ezinegon orokorraren eta 2017ko ekainaren amaieran iragarritako autonomoen kuota % 3 igo izanaren ondorioz.
Lege horretako 20 neurriak ez dira inolaz ere nahikoak, eta ez dute hobekuntzarik islatzen autonomoen kolektiboarentzat, urteak baitaramatza gehienen gaur egungo miseria-egoera benetan hobetuko duen lege baten zain.


Gaur egun AUPA taldea dozenaka mila kidek osatzen dute, gure negozioei eta familiei duintasunez eustea ahalbidetuko diguten oinarrizko eskubideen alde borrokatzeko prest daudenak; izan ere, eskubideen arloan bigarren mailako herritar gisa baztertu dute Autonomoa eta, horren ondorioz, Espainiako Gobernua Espainiako Konstituzioaren 35. eta 40. artikuluak urratzen ari da.


2018an AUPAk hazten jarraitzen du, eta Euskal Herrian erabakitzen du, nolabaiteko eskumen autonomikoak transferituta daudenez, Espainiakoaren pareko elkarte bat osatzea. Gaur egun modu independentean legez eratutako elkartea da, nahiz eta Espainiako AUPAren eskutik lan egiten duen. Gure borrokarekin bat egin nahi baduzu Egin Zaitez Bazkide, doakoa da eta gurekin batera kalitatezko enplegu autonomoaren alde borrokatu.